Aurpegi berriekin hasi dute denboraldiaurrea

Joseba Derteano 2024ko uzt. 21a, 10:00

Denboraldi berria martxan da Amorebieta futbol taldearentzat. Jokalari berri dezentegaz hasi dute denboraldiaurrea. Euren artean Pablo Erbias errioxarra dago, Lehen eta Bigarren Mailetan 200 partidu baino gehiago jokatu dituen jokalaria 

Amaitu dira oporrak. Astelehenetik martxan da denboraldiaurrea Amorebietarentzat. Aurpegi berri dezente izan zen Urritxeko lehenengo entrenamenduan, eta ez aulkian bakarrik, Julen Guerrero entrenatzaile eta Jabi Luaces kirol zuzendari berriekien; baita jokalarien artean ere.

Eskuin hegala indartzeko, Pablo Hervias (Logroño, 1993) ekarri dute. Lehen eta Bigarren Mailetan 200 partidu baino gehiago jokatu ditu Reala, Osasuna, Real Oviedo, Elx, Real Valladolid, Eibar eta Malaga taldeetan. 2023a Boliviako klub batean hasi zuen eta neguko merkatuan Lehen Federazioko Rayo de Majadahonda taldera joan zen.

Zelai erdirako Nassourou Ben Hamed Ndongo 22 urteko kamerundarra ekarri dute. Iaz Extremadurako Merida taldean aritu zen. Kamerungo selekzioaren beheko kategoriekin Munduko Txapelketa eta Afrika Kopa jokatu ditu. Aipatutakoez gainera, Alvaro Yuste erdilaria (Madril, 2001), Alberto Gonzalez (Aviles, 1998) eta Alex Aizpuru 'Kaxe' (Azpeitia, 1994) aurrelariak, Mikel Kortazar (Ondarroa, 1999) eta Jon Ander Amelibia (Leioa, 1994) atzelariak, eta Sergio Camacho (Aranjuez, 2002) eta Alex Carbonell (Beasain, 2001) hegalekoak ere batu dira Amorebietara orain arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!