Zubikurtze, Zubipunte eta Zubizabala auzoak lotzen dituen bideko lanak amaitu dituzte

Anboto 2024ko uzt. 15a, 10:05

Bi hilabeteren ostean, Zubikurtze, Zubipunte eta Zubizabala auzoak lotuko dituen oinezko ibilbidearen lanak amaitu dituzte. 100.000 euro inguruko lizitazio-aurrekontua izan du proiektuak. Herrigunea eta auzoak lotu dituzte lan hauek. 

"Gure helburu nagusietako bat zornotzarren bizi-kalitatea hobetzea da eta zentzu horretan, eremu publikoa hobetzeko hainbat ekimen sustatuko ditugu herritarrei ingurune osasungarriagoak, atseginagoak eta irisgarriagoak eskaintzeko", nabarmendu du Ainhoa Salterain alkateak. Zehazki, bi metroko zabalerako pasealekua egin dute, horretarako material naturala erabilita; egurrezko bi zintarri ere jarri dira bide ertzetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!