[ARGAZKI GALERIA] Aratz Azpiri durangarrak eta Jose Reyesek irabazi dute Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXVI. edizioa

Anboto 2024ko uzt. 8a, 10:26

Domekan, hilak 7, egin dute Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXVI. edizioa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatzen du lehiaketa, Zornotzako Udalaren laguntzagaz. 

Zintzilik modalitatean hamabost lan aurkeztu ziren, eta Zornotzako Herriko plazako balkoietan dade ikusgai; Aratz Azpiri durangarraren 'Herriko zaindaria' lanak irabazi du. Ane Elgezabalen 'Perfeccion dolorosa' eta Carmen Marin zornotzarraren 'Itzal gorri' lanek irabazi dituzten bigarren eta hirugarren sariak. Zuzeneko pintura modalitatean, ostera, Jose Reyes leioztarrak irabazi zuen. Eneko Arroza eta Juan Carlos Lang izan ziren beste sarituak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!