Amorebono 2024 kanpainan parte hartzeko izen ematea zabalik dago

Anboto 2024ko uzt. 5a, 14:53

Amorebonoren kanpaina berrian parte hartzea gura duten negozioek HAZen eman dezakete izena. Aurreko edizioetan bezala, kanpainaren helburu nagusia tokiko jarduera ekonomikoa sustatzea da. Zornotzan kokatzen diren negozioek parte hartu dezakete kanpainan, 25 langile baino gutxiago badituzte. 

Izena emateko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegotik pasa behar dute dokumentazioa entregatzeko, 07:30-15:00 bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!