Udalaren arabera, "datozen hilabeteetan" egingo ditu lanak Aldundiaren Errepideak Zaintzeko Zerbitzuak. Horrez gainera, herritarrei gogoratu die itxitako eremutik igaroz gero, "norberaren erantzukizunpean" izango dela.
Montorra auzora ibilgailuz iristeko zubian mantentze lanak egin ahal izateko, oinezkoentzako pasabidea itxi egin dute. Zubiko baranda berdearen eegoera kaxkarra konpontzeko itxi du bidea Zornotzako Udalak.