Zornotzako umeek Bizkaiko Eskolarteko txapelketa irabazi dute, harrobia hazten dabilen bitartean

Anboto 2024ko uzt. 3a, 14:52

Benjamin, kimu eta haur-kategoriako pilotari zornotzarrak.

Gaur egun 90 ume baino gehiago daude Lagun Onak pilota elkartean.

Bizkaiko pilota elkarteak, oro har, ez daude euren sasoirik onenean, baina badira salbuespenak. Zornotza da euretako bat. Modu batera edo bestera, 90 ume eta gaztetik gora dabiltza Lagun Onak elkartean. Amorebieta IV pilotalekua txiki geratu zaie eta datorren denboralditik aurrera Andra Mari ikastolako pilotalekua ere erabiliko du pilota elkarteak ume denei tokia egiteko, ikastolagaz horrela adostuta. Lagun Onak-en dabiltzan umerik gehienak etorri ere, ikastolatik dagoz eta. "Ume bakoitzari merezi duen denbora eta arreta eskaini gura diegu", dio Lagun Onak-eko entrenatzaile nagusia den Gorka Otaduyk.

Hazkundearen onurak emaitzetan ere igarri dira. Oraintsu, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa irabazi du Zornotzak. Gernikan jokatu zuten finala, Markinaren kontra. Markinak ere harrobi indartsua du, baina kasu horretan zornotzarrak gehiago izan ziren: 4-2. Benjamin eta kimu mailetan eta haur-kategorian jokatu zen txapelketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!