Larrea kiroldegiko ikastaroetarako aurreinskripzioa egin daiteke

Anboto 2024ko uzt. 3a, 13:29

Zornotzako Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu irailerako Larrea kiroldegian. Aurretik izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik, kiroldegiko harreran edota www.amorebieta-etxano.eus webgunean. 

Igeriketa, spinbike edota pilates ikastaroak eskainiko dira, besteak beste. Uztailaren 11n zozketa egingo da izena eman dutenen artean, eta banan-banan jakinaraziko zaie onuradunei. Plaza hutsak itxaron zerrendan daudenei esleituko zaizkie, uztailaren 22an eta 23an. Prozesu horren ostean hutsik geratzen diren plazak uztailaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!