"Kartelaren enkargua jaso nuenean berehala erabaki nuen komiki itxura ematea; batetik, oso eroso sentitzen naizelako esparru honetan, eta bigarrenik, kartelak Amorebieta-Etxanoko jaiak 2024 Karmenak eta Santanatxu, uztailak 15-27 bezalako testu luze bat eraman behar zuenez, kartelak informazioa binetetan banatzea modurik onena eta eraginkorrena izan zitekeela pentsatu uen; binetak egiteak, gainera, eszena desberdinak irudikatzeko aukera eskaintzen zidan", azaldu du ohar baten bidez Fernandezek. Zorhontza pertsonaia binetak lotzen dituen haria da.
2006ko jaietako kartela ere egin zuen Igor Fernandezek, orduko hartan, baina herriko eraikin eta eskulturetan oinarritu zen. Oraingo honetan, ostera, Zornotzako ikastetxeetako ikasleen laguntza eduki du. "Ikastetxeetako ikasleegaz batera jaietako 23 jarduera tipikoen zerrenda egin genuen, eta 23 marrazki egin genituen gero, Marrazki horiek jaietako egitaraua ilustratzeko erabiliko dira, baita ere".