'Berba lapiko' egitasmoa jarri dute martxan Zornotzan

Anboto 2024ko eka. 26a, 09:18

'Berba lapiko' Zornotzako udal liburutegian sortutako proiektu berri bat da. Bertan, gune berezi bat sortu da, hilero gai desberdinak jorratzeko; horretarako, liburuak, komikiak, ipuinak edota bestelakoak jarriko dira herritarren eskura. Uztaileko gaia kirola izango da, olinpiadak, zehazki. 

Bi arrazoirengatik hartu du egitasmoak 'Berba lapiko' izena, Zornotzako Udalaren arabera. "Lehena, berba, hitz, gai, liburu, komiki, amets, jakintza eta ilusio askoren lapikoa izan nahi duelako eta bigarrena, kontu, berba eta errealitate anitz eta askoren berri emango digulako". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!