Zornotzako boxeo gauak 12 borrokaldi izango ditu, zapatuan

Anboto 2024ko eka. 26a, 09:00

Ixerbekoa kiroldegian izango da.

Zornotza Royal Boxing Team eta Lions Fight Klub taldeek 12 borrokaldi izango dituen Boxeo Gaua antolatuko dute datorren zapatuan, 19:00etan, Ixerbekoa kiroldegian. Amateurreko boxeolari "oparoenetako batzuk" parte hartuko dute, udalak ohar batean informatu duenez. Euskadiko txapeldunen arteko borrokaldi bat ere izango da Naia Garmendiaren eta Oihane Gravalosen artean.

Sarrerek 15 eta 25 euro artean balio dute.

EKAINAK 29, ZAPATUA

  • Asier Sanvicente - Jimmy Luna
  • Pello Gutierrez - Jeremias Fretes
    Kategoria: 63 kg
  • Jonn Sancho - Adrian Martin
    Kategoria: 69 kg
  • Erlantz Tejada - Andres Abrego
    Kategoria: 69 kg
  • Giuliano - Aron
    Kategoría: 105 kg
  • Naia Garmendia - Oihane Gravalos
    Kategoria: 54 kg y 57 kg (Garmendia Euskadiko txapelduna da 54 kilora arteko kategorian, eta Gravalos 57 kilora artekoan).
  • Kaiet - Cristian Bola
    Kategoria: 87 kg
  • Jon Ander - Markel Gutierrez
  • Daniel Mendoza - Josu Fuertes
  • Andoni - Steven
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!