Orue parrokiako kideek 640 euro batu zituzten joan zen otsailaren 4ko Santa Ageda bezperako kopla-eskean. Orain, baturiko diruagaz elikagaiak erosi eta Donostiako Zaporeak proiektuaren eskuetan ipini dituzte. Besteak beste, honako hauek: arroza, olioa, pasta eta lekaleak. Elkartasun dohaintza horri eskerrak, Zaporeak proiektuko kideek otorduak eskainiko dizkiete Lesboseko uharteko errefuxiatuei (Grezia). Orue parrokiako kideek Santa Ageda eskeko parte hartzaile bakoitzaren ekarpena eskertu dute. Dohaintzok San Migel, Berna, Euba eta San Antonio auzoetako bizilagunek egin zituzten.