Belatxikieta inguruan artzain lanetan aritutakoak omendu dituzte

Anboto 2024ko ekainaren 24a

Belatxikietako ermitaren 75. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Zornotzako Udalak. Domekan, adibidez, Belatxikieta inguruan artzain lanetan aritutako pertsonak omendu zituzten. 

Hainbat herritar hurbildu ziren Belatxiekieta inguruetara. 12:00etan meza eta postontzi berriaren bedeinkapena egin ostean egin zuten omenaldia. Ostean, otortu txiki bat egin zuten. 75. urteurren ekitaldiak uztailaren 31an amaituko dira; 11:30ean meza egingo dute, eta 12:00etan txistulari eta aizkolarien emanaldia egongo da; Pancho Balbuena mariatxiaren emanaldia egongo da 13:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!