La trocamba Matanusca taldeak irabazi du Haizetara jaialdiko sari nagusia

Anboto 2024ko eka. 24a, 09:50

La Trocamba Matanusca

Haizetara kaleko musikaren nazioarteko lehiaketaren 17. edizioa izan da asteburuan Zornotzan. La Trocamba Matanusca talde balentziarrak irabazi zuen banda onenaren saria (15.000 euro); publikoaren saria Madrilgo New Tocados taldeak irabazi zuen (4.000 euro), eta instrumentista onenaren saria, ostera, The Hugs taldeko Nicolas Cabello-Aguilar, Damian Bachére eta Manuel Lagorcek. Zornotzako Udalaren arabera, edizio "benetan arrakastatsua" izan da, "bisitari ugari erakarri eta jai giro alaia sortu duelako herri osoan zehar". 

"Oso pozik gaude Haizetara ekimenaren hamazazpigarren edizioak izan duen garapen eta harrerarekin. Lehiaketa honek kaleko musikaren esparruan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa sendotu du, artistei beren talentua erakusteko aukera emanez eta komunitateari kalitate handiko musika ikuskizunez gozatzeko aukera emanez", azaldu dute ohar baten bidez. Guzitra, nazioarteko bederatzi taldek lehiatu dute hiru sarietako bat irabazteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!