MareAmore nesken futbol klub berria sortu dute Zornotzan

Joseba Derteano 2024ko eka. 25a, 09:00

Hasteko, 14tik 18 urtera arteko nesken bila dabiltza adin horretako taldea sortzeko.

Emakumeen futbolak aupada bat jaso du Zornotzan. Hainbat lagunen ekimenez, MoreAmore futbol kluba sortu dute. Hutsune bati irtenbidea emanez, adin jakin batetik gorako neskei futbola herrian bertan praktikatzen jarraitzeko espazio iraunkorrak eta egitura finkoak eskaintzea ditu helburu.

Egitasmoak kezka bati erantzuten dio. Ikastxiki  futbol eskolak kimu eta haur kategoriako taldeak ditu, baina adin horretatik aurrera neskek ez dute herrian futbolean jarraitzeko aukerarik. Beraz, MareAmorek kadete adineko eta handik aurrerako neskei futbolean aritzeko aukera eskaini gura die. Horrela, hasieran, 14tik 18 urtera arteko —2006 eta 2010. urteen artean jaiotakoak— jokalarien bila dabiltza datorren denboraldiari begira. Interesdunak @mareamorenfk Instagram kontutik ipini daitezke hartu-emanean klubagaz.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!