Tilofest kultura topaketen edizio berria egingo dute zapatuan

Anboto 2024ko eka. 12a, 11:10

Tilofest kultura errumaniarra eta errusiarra ezagutzera emateko helburuagaz antolatu dute, beste urte batez Juravca elkarteak eta Zornotzako Udalak. Zubiondo plazan izango dira ekimenak, 17:00etatik aurrera. 

Aurtengo edizioan Rodina Euskadiko hiztun errusiarren elkarteak, Radu Adrian Artamon de Braila Errumaniako elkarteak, Gocha Beriashviliko ikasleek, Jm Akustik elkarteak eta Nelu, Vasile eta Ciprian Logroñoko taldeek eta Zornotzako Triki Piu Pandek parte hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!