'75 urte Zazpitxaboletan' liburua kaleratu dute

Aritz Maldonado 2024ko eka. 6a, 13:22

Belatxikietako ermitaren 75.urteurrena ospatzeko, ermitaren jatorria, sorkuntza eta historia jasotzen dituen liburua idatzi du Juan Martin Iriondok. Gaur eguena, hilak 6, 19:30ean Zelaieta zentroan aurkeztuko du liburua Iriondok. 

Liburuaz gainera, bisita gidatua egingo dute Zelaieta zentroko beheko solairuan dagoen erakusketan. "Zornotzar askorentzako oso garrantzitsua izan da Belatxikietako ermita betidanik, hamaika istorioren lekuko izan da baita ere. Argazki erakusketan hori ikusi daiteke, besteak beste, Andres Espinosa ikusi daiteke bertan". Bost urteko lanaren emaitza da liburua. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak Belatxikietak zornotzarrentzako duen garrantzia azpimarratu du, Iriondoren lana eskertzeaz gainera. "Belatxikietako San Inazio baseliza historia eta une garrantzitsu eta desberdin askoren lekuko izan da, eta horregatik, gure nortasunaren funtsezko zati bat da", azaldu du prentsaurrekoan. 

 

Bestalde, ermitaren 75. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute.

  • Ekainak 23, domeka: 
    • 12:00etan, meza eta buzoi berriaren bedeinkapena
    • 13:00etan, artzainei omenaldia
    • 13:15ean luntxa
  • Uztailak 31, eguaztena:
    • 11:30ean, meza
    • 12:00etan, txistulariak
    • 12:00etan aizkolariak
    • 12:30ean, Pantxo Balbuena mariatxia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!