"Berrogeita hamar urte ez dira egunero betetzen, eta Larrea Eskolak gure gazteen hezkuntzan izan duen eta gaur egun duen funtsezko zeregina eztabaidaezina da. Beraz, pregoia eskolaren esku uztea merezitako errekonozimendua da urteko lan horri guztiari eta udalerrian izan duen hezkuntza ibilbideari", adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.