Amorebieta futbol taldea Bigarren Mailatik Lehenengo Federazio mailara jaitsi da

Anboto 2024ko eka. 2a, 20:32

Amorebietaren gaurko hamaikakoa (@sdamorebieta)

Talde zornotzarrak 1-0 galdu du Mirandesen zelaian.

Amorebietak Lehenengo Federazio mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Gaur arratsaldean Anduva zelaian jokatutako azken partiduan garaipenak bakarrik balio zion eta 1-0 galdu du Mirandesen kontra.

Lehenengo zatia aukera gutxikoa izan da. Amorebietak erasora jo du hasieratik, baina aukera garbirik sortu gabe. Mirandesek kontraerasoan bilatu ditu bere aukerak. Talde biak husnako berdinketarekin joan dira aldageletara.

Bigarren zatia Jon Morcillok area barrutik egindako jaurtiketa batekin hasi da. Gutxigatik joan da kanpora. Hutsik egin ez duena Gabri izan da, 62. minutuan Mirandes aurretik jartzeko. Kolpe gogorra izan da Amorebietarentzat. Aldapa gora zuen partiduari buelta emateko Edwards eta Loca zelairatu ditu entrenatzaileak, Moranen eta Unzuetaren ordez. Jauregi zelaian zegoen ordurako. Azken hamar minutuetan Yriarte eta Rayco ere zelairatu ditu, Bustinza eta Lasureren tokian. Ahalegin guztiak alperrik izan dira. Partidua Amorebietaren porrotarekin eta jaitsierarekin amaitu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!