Master Kaiola txapelketako finalak jokatuko dira zapatuan

Anboto 2024ko mai. 31a, 13:00

Txapelketan aritu diren pilotarietariko batzuk, aurkezpen egunean.

Zornotzako Master Kaiola txapelketak zapatu honetan ezagutuko ditu aurtengo txapeldunak. 17:30etik aurrera, hiru final jokatuko dira Amorebieta IV pilotalekuan.

Emakumeen txapelketan Enara Gamindek eta Goiuri Zabaletak neurtuko dituzte indarrak. Joan zen asteburuko finalerdiak mamigabeak izan ziren. Batean, Gamindek erraz hartu zuen mendean Olatz Beitia: 22-4. Bestean, partidua bertan behera geratu zen hasi eta lasterrera, Aizane Ibarrolak harturiko kolpe baten ondorioz.

22 urtez azpikoan Xabier Apaolazak Xabier Rekalderen aurka jokatuko du. Finalerdietan Apaolazak 22-17 kanporatu zuen Ekhi Irribaria, eta Rekaldek 22-19 Oihan Etxebarria. Azkenik, gazte mailako finala Oier Ibarluzearen eta Mikel Leoneten artekoa da finalerdietan, Harkaitz Murua eta Unax Ramirez kanporatuta, hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!