Honen bidez, haurren arteko hartu-emana eta "jolas soziala" hobetzea gura du Zornotzako Udalak, ohar baten bidez azaldutakoaren arabera. Joko-dorreak sareko eskalada-horma bat eta gora eta behera egiteko metalezko barra bat ere baditu, txirrista batekin batera. "Egitura horrek abentura eta ikaskuntza-iturri izatea agintzen du, eta onura ugari eskaintzen ditu, hala nola, koordinazioa hobetzea, espazioaren pertzepzioa eta propiotzepzioa, haurren garapen kognitibo eta fisikorako funtsezko trebetasunak", nabarmendu dute. Bestalde, segurtasuna bermatze aldera, jokoen azpiko azalera 10 milimetroko lodiera duen kautxuz estalita egongo da.
Maiatzak 31
Barikuan, Tabakorik Gabeko nazioarteko eguna ospatzeko Zornotzako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu. Besteak beste, osasun zentroaren alboan karpa bat ezarriko dute 10:30-13:30 bitartean informazioa banatzeko.
Udako ikastaroak
Bestalde, ekainaren 1etik aurrera izena eman daiteke Larrea kiroldegiko uztaileko kirol ikastaroetan. Udalak helduentzako eta haurrentzako jarduerak eskainiko ditu uda aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin.