Diru laguntza hamabi hilabetez eskainiko da, gutxienez, epe horretan ezarritako baldintzak mantentzen diren bitartean. Eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, urriaren 31 aurretik. Laguntza jasotze, 18 eta 35 urte bitartean izan behar dira, ezin da etxebizitzarik eduki jabetzan, eta dirulaguntza jasotzen duen etxebizitzan eta udalerrian erroldatuta egon behar du gutxienez 10 urtez edo elkarren segidan azken bi urteetan. Horrez gainera, urteko diru sarrerek 28.000 euro gordinetik beherakoak izan beharko dute.