Zubikurtze, Zubipunte eta Zubizala auzoak lotuko dituen oinezkoen ibilbidearen lanak hasi dituzte

Anboto 2024ko mai. 27a, 12:26

Zubipuntu eta Zubizabala auzoak lotuko dituen oinezkoentzako ibilbide berriaren obrak hasi dituzte Zornotzan. Guztira, 101.179,74 euro bideratu ditu udalak oinezkoen ibilbidea sortzera; lanak bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute. 

"Proiektu honek zornotzarren irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea du helburu eta bat dator Zornotzako Udalak garapen iraunkorrarekin eta 2030 Agendarekin duen konpromisoarekin", azaldu du udalak ohar baten bidez. Oinezkoentzako bi metroko zabalera duen zoladura bat sortuko dute, zabor-hatza artifizialez eta harea silizeoz osatua, eta pasealekuaren altimetriari eutsiko zaio, baita ere.

Ordutegia azterketetarako

Bestalde, azterketa garaian Zelaieta Zentroko ikasgelaren ordutegia luzatuko dela azaldu du udalak, ohar baten bidez. Maiatzaren 26tik ekainaren 30era bitartean, hau izango da ikasgelaren ordutegia:

  • Astelehenetik barikura: 08:30-21:30
  • Zapatu eta domeka: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!