Zornotzako Udalak ke-detektagailuak jarriko ditu adinekoen segurtasuna hobetzeko

Anboto 2024ko mai. 13a, 11:51

1935 eta 942 urte bitartean jaiotako herritarrei dago zuzendurik zerbitzua, bakarrik edo 65 urtetik gorako pertsonekin bizi direnei. Ke-detektagailuak jarriko dizkiete etxean adineko pertsonei etxebizitzetako segurtasuna hobetzeko. 

Ke-detektagailuak jartzeaz gainera, larrialdi kasuetan ebakuazioak errazteko planok egitea eta adinekoek izan ditzaketen gizarte premiak antzemateko galdetegia ere egingo zaie zerbitzua eskaintzen duten pertsonei. Ke-detektagailuen instalazioa behar bezala identifikatutako talde tekniko batek egingo du, aurrez hitzartutako hitzortu batean. Zerbitzua doakoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!