Teknei Zornotzak igoera faseko final-laurdenak jokatuko ditu

Joseba Derteano 2024ko api. 26a, 11:00
Larrea kiroldegia zalez betetzeko deia egin dute klubetik. Basket Basko

Zilarrezko Ligan meritu handiko lana eginda, Teknei Zornotza taldea Urrezko Ligarako igoera fasea jokatzeko sailkatu da aurten ere.

Final-zortzirenetan Sorlí Benicarló kanporatuta, Sevillako Starlabs Morón taldearen aurka jokatuko ditu final-laurdenak. Joaneko partidua zapatu honetan izango da, 18:30ean, Zornotzako Larrea kiroldegian. Harmailak betetzeko deia egin dute klubetik. Itzulerakoa hurrengo asteburuan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!