Deialdiaren onudunak irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak eta fundazioak dira, baldin eta beren jarduna Zornotzan egiten duten, edota antolatzen dituzten ekintzak zornotzarrei zuzenduta badaude. Noizean behin gizarte-ekimenak egiten dituzten taldeak ordezkatzen dituzten pertsona fisikoak ere onuradunak izan daitezke. Izena emateko maiatzaren 10era bitarteko epea dago, eta eskaria aurrez aurre egin daiteke HAZen edota egoitza elektronikoaren bidez.
'Ibiliaz ezagutu'
Bestalde, maiatzean Gorbeiako ur jauziak ezagutzeko lau ibilaldi antolatuko ditu Zornotzako Udalak, 'Ibiliaz ezagutu' ekimenaren baitan. Irteerak zapatuetan izango lirateke, 4an, 11n, 18an eta 25ean.