"Zornotza berdea da izatez, lorategi eta berdegune ugari ditu eta gure auzoen inguruan hazten da. Orain, El Carmelo parkearekin espazio hori Zornotzako gerriko berdeari gehitu nahi diogu, zornotzarrek gozamenerako beste berdegune bat izan dezaten", adierazi du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Parkeak hiru sarbide berri izatea aurreikusten du udalak, bata Carmen kaletik eta beste biak Betarraganeko aparkelekutik; horietako bat guztiz irisgarria izango litzateke, gainera. Bost sarrera izango ditu parkeak, beraz.