Larrea kiroldegiko spinning aretoa itxura aldatuta ireki dute

Anboto 2024ko api. 19a, 09:23

Lan espazioaren funtzionaltasuna, aretoaren eta bertako materialaren segurtasuna eta iraunkortasuna hobetu dituzte lanekin. Ia 23.000 euroko inbertsioa egin du Zornotzako Udalak. 

Egindako lanen artean, lurraren babesa, manparak jartzea, pladurreko akaberak ematea eta azken egokitzapen eta garbiketa lanak azpimarratu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!