Espazio publikoa eta Kale salmenta arautuko dituen ordenantza berriagaz desadostasuna adierazteko agerraldia egin dute Zornotzan

Anboto 2024ko api. 18a, 21:11

Dozena bat inguru elkarteetako kideek eta hainbat herritarrek Zornotzan ezartzea gura duten ordenantza berriarekiko desadostasuna agertu dute gaur arratsaldean. Deitzaileek ordenantza berria "inposaketa" bat dela azaldu dute, eta "erabateko desadostasuna" agertu dute Zornotzako Udalak ordenantza prestatzeko izandako moduarekin eta edukiarekin. 

"Gaur hemen gauden elkarteetako batekin ere ez dira elkartu testua adosteko", azaldu dute. Horrez gainera,ordenantza berriagaz "gehiegizko kontrolaren bidez herritarren askatasuna murriztea" salatu dute. "Udalari boterea ematen dio ordenantzak erabakiak modu arbitrarioan hartzea, baimenak kentzea justifikaziorik eman gabe. Horrez gain, elkarteak burokrazian ito nahi gaituzte, gehiegizko baimenak eskatu eta bete ezinezko baldintzak jarriz".

Araudi bertan behera uzteko eskatzeaz gainera, berri bat elkarregaz prestatzeko prestutasuna agertu dute, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!