Bizkaiko Dantzari Egunaren 44. edizioa maiatzaren 19an izango da, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuko du, Udabarri dantza taldearen, Zornotzako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesarekin.
Zornotzan egingo dute Bizkaiko Dantzari Eguna, maiatzaren 19an. Egun osoko jaia izango da: goizean dantza erakustaldiak egongo dira eta arratsaldean, Luhartz taldearen emanaldia. 3.500 dantzari inguru batuko dira, eta egun horretan mugikortasuna kontrolatu eta dantzari eta bisitariei lagunduko dieten ehun boluntario behar dituzte. Lagun gura dutenek udabarri@gmail.com helbidera idatzi edo 636 107 355 telefono zenbakira deitu behar dute.