Tarteanen azken lanak etika, traizioa eta mendekua batzen ditu

Aritz Maldonado 2024ko api. 18a, 09:00

'Kortxoaren dilema'-n Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira protagonistak; zapatuan izango da emanaldia. 

Mikel Martinez aktorea irakaslea da, etika eta filosofia politikoan katedraduna den jubilatu ezketiar bat, polemikoa eta itzal handikoa. Pronostiko eskaseko minbizia detektatu diote eta duen irtenbide bakarra aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia tratamendua da. Printzipioekiko leiala izan edo bizitza salbatzearen artean erabaki behar du; horretan dela iritsiko da ikaslea, Patxo Telleria. Mendekua, etika, koherentzia eta trazioa batzen dituen thriller politikoa antzeztuko dute Zornotza aretoan. Kortxoaren dilema antzezlana Mireia Gabilondok zuzendu du. "Duen trama eroak endreduzko komedia bihurtzen du antzezlan hau. Eta politikoa da, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako, bizitza bera jokatzeraino printzipio politiko batzuk mugaraino eramanez gero", azaldu dute konpainiatik. Tartean konpainiak 2023ko azaroan estreinatu zuen antzezlan hau, Bilboko Arriaga antzokian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!