Lanak, udalerriko energia eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko asmoz egin dituztela azaldu du udalak ohar baten bidez; 60 w-ko LED argi berriengatik aldatu dituzte aurrekoak. Guztira, ia 85.000 euroko inbertsioa egin dute bi eremuetako argiztapena hobetzeko. Larrabarrenako argien kasuan, 49w-ko potentzia duten LED argiengatik ordezkatuko dira argi zaharrak; 17.891, 64 euro bideratuko dira lan horietara.