Zornotzako adineko herritarren segurtasuna indartzea da, eta besteak beste, etxean, sukaldean, bainugelan edota kalean hartu beharreko neurri gomendatzen dituzte. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak kanpainaren garrantzia azpimarratu du. "Zornotzako familien ongizatea lehentasuna da gobernu honentzat. Ingurune seguru batean bizitzea funtsezkoa da, eta prebentzioa ezinbestekoa da bide horretan. Horregatik, segurtasun-gomendio batzuk garatu ditugu, bereziki adinekoei zuzendutakoak, etxean eta kalean istripuak prebenitzeko".
Musika udalekuak
Bestalde, Musika udalekuetan izena emateko epea zabalik dago; apirilaren 21era arte dago epea. Udalekuak uztailaren 8tik 12ra egingo dira, eta 6-14 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete.