Zabalik da Udalekuak 2024 eta Gauero Udan ekimenetan izena emateko epea

Anboto 2024ko api. 11a, 13:39
Artxiboko irudia.

Izena emateko epea apirilaren 21era arte zabalik egongo da. Gazte informazio bulegoan eta udal webgunean eman daiteke izena. 

2020tik 2013ra bitartean jaiotako haurrei zuzendutako deialdia da hau. Interesa duten lagunek lau asteren artean aukeratu beharko dute: ekainaren 24tik 284a, uztailaren 1etik 5era, uztailaren 8tik 12ra eta uztailaren 15etik 19ra. Bestalde, Gauero Udan programa 200eta 2012 artean jaiotako gazteei dago zuzendua; hau ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean izango da. Informazio gehiagorako, udalaren webgunera jo daiteke, edota Gazte informazio bulegoan galdetu daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!