Haizetara jaialdiaren XVII. edizioa ekainaren 21, 22 eta 23an izango da

Anboto 2024ko api. 10a, 13:35

Haizetara kale musikaren nazioarteko lehiaketaren XVII. edizioa ekainaren 21ean, 22an eta 23an izango da. Nazioarteko bederatzi taldek parte hartuko dute, eta hiru egunetan zehar launa kontzertu eskainiko dituzte. Ekainaren 23an egingo da sari banaketa ekitaldia, 13:00etan. Aurten ere hiru sari banatuko dira: Banda onenaren saria (15.000 euro), Instrumentu-jole onenaren saria (1.000 euro) eta Publikoaren saria (4.000 euro). 

Aurten, nazioarteko bederatzi talde parte hartuko dutela azaldu du Zornotzako Udalak ohar batean; besteak beste, Italiatik, Belgikatik, Frantziatik edo Espainiatik etorriko dira Tenampa brass band, Orchestre National Du Jahiner, Brazzmatazz, UGS bras band, Llareggub Brass band, Tamarros,  Pixie & Dixie,  New Tocados eta Trocamba Matanusca taldeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!