Zornotzako Larrea eskolako patioaren lanak amaitu dituzte

Anboto 2024ko api. 10a, 09:00

Hiru hilabeteko lanen ostean amaitu dira Larrea eskola publikoko patioa berritzeko lanak. Zornotzako Udalak 115.280 euro bideratu ditu proiektu honetara. 

Zornotzako Udalaren arabera, berrikuntzei esker "nabarmen" eraldatu da ikastetxeko kanpoko espazioa. "Ingurune inklusiboagoa, naturalizatuagoa eta ikasleen garapen ludiko eta sortzailerako egokiagoa eskaintzeko", azaldu dute. Landare azalera 332 metro koadro handitu da, eta diseinu berriak eremu berde gehiago jasotzen ditu. Jolas eta atseden eremu berriak ezarri dituzte, baita ere. 

Amorebietan argiak

Bestalde, Mario Dominguez artista bizkaitarraren Amorebietan argiak pintura erakusketak ateak irekiko ditu apirilaren 12an, Zelaietako erakusketa gelan; 19:00etan izango da ekitaldia. Oleo eta akurelaz egindako margolanak erakutsiko dituzte erakusketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!