Gasa arnasteagaitik pertsona bat ospitalera eraman dute Zornotzan

Anboto 2024ko api. 5a, 12:00
Argazkia: @BomberosIurreta

Ibarra auzoko etxebizitza batean gertatu da gas ihesa.

Suhiltzaileak Zornotzako Ibarra auzoko etxebizitza batera joan dira gaur goizean, 10:30 inguruan, gas ihes baten abisua jasota. Gertaera horren ondorioz pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute gasa arnasteagaitik intoxikatuta, suhiltzaileek eta Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!