Zornotzako Udalak 'Zainduz' programaren jarduera berriak aurkeztuko ditu

Anboto 2024ko api. 2a, 12:48

Zornotzako Udalak kudeatzen duen 'Zainduz' programak bi jarduera berri antolatu ditu: 'Bizkar osasuntsua eta jarrera higienea' tailerra, eta Bilbo City View irteera. 'Zainduz' programak zaintzaileei edo mendekotasun egoeran dauden senideei laguntzeko helburua du.

'Bizkar osasuntsua eta jarrera higienea' tailerrak sei saio izango ditu, hiru apirilean eta hiru maiatzean, eta gazteleraz izango dira. Bilbora bisita gidatua, ostera, apirilaren 19an izango da, arratsaldez. Izena emateko epea zabalik dago, tailerraren kasuan apirilaren 5era arte, eta irteeraren kasuan, apirilaren 12ra arte. Zornotzako Udalaren webgunean, edota HAZ zerbitzuan eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!