Gutxienez beste 14 gudarirenak diren arrastoak topatu dituzte Zornotzako hilerrian

Anboto 2024ko mar. 26a, 20:08

Abenduko indusketen argazkia

Abenduan 54 topatu zituzten. Orain ikerketaren bigarren fasea hasi dute, eta momentuz, beste hamalau miliziano topatu dituzte.

Aste honetan hasi dira Zornotzako hilerrian bigarren faseko desobiratze lanekin eta gutxienez beste 14 gorpuzki aurkitu dituzte. Lehenengo fasean, abenduan egindakoan, 54 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu zituzten.

Gorpuak lurpetik ateratzeko lanen ondoren eta identifikazio prozesuari bide emateko, iazko abendutik, Gogora Institutua inguru horretan desagertutakoen 35 familiarekin harremanetan jarri da, eta dagoneko horietako 17ren DNA lagina lortu dutela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!