Beste urte batez, hemen da Amorebieta Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen 'Udaberri Saria'. Aurten lasterketak martxoaren 30ean eta 31n jokatuko dira. Martxoaren 30ean 10:00etan junior mailako lasterketa jokatuko da, eta 16:00etan kadete mailakoa. Hilaren 31n, berriz, 10:00etan 23 urtez azpikoen txanda izango da.
"Ohore handia da Udaberri Saria Zornotzan jokatzea. Aurten, junior, kadete eta 23 azpiko kategorietan izango da lehia, eta gure kirolean sortzen ari den talentuaren erakusle izango dira guztiak", adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.
Behin-behineko neurriak
Lasterketak direla eta, behin-behineko neurriak iragarri dituzte herri barruko bide batzuetan ibilgailuen trafikoa antolatzeari dagokionez. Nafarroa kalean aparkatzeko debekua ezarriko da, San Juan biribilgunearen eta Nafarroa aparkalekuaren artean,
aparkalekua bera barne.
Horrez gain, zirkulatzeko debekua ezarriko da Nafarroa kale osoan, baita Bizkargin, Belatxikietan, Jauregibarrian eta
Azokan ere.