[BIDEOA] Ane Berriotxoa zornotzarrak zuzendu du Olatz Salvadorren azken bideoklipa

Anboto 2024ko mar. 21a, 13:56

Olatz Salvador donostiarrak kaleratu duen bideoklip berrian Durangaldeko hainbat lagunek parte hartu dute. Besteak beste, Ane Berriotxoa zornotzarrak zuzendu du bideoa, eta Elene Carreto durangarrak, ostera, koreografia landu du. 'Basan' deitzen da artista gipuzkoarraren abesti berria.  

Skakeitan taldean hainbat urtez aritu ostean, 2018an bere bakarkako lehen lana, Zintzilik, kaleratu zuen Olatz Salvadorrek. Hiru urte beranduago, 2021ean, Aho uhal bigarren diskoa publikatu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!