Brailako eta Zornotzako ordezkariek elkar ezagutzeko aukera izan da bidaia, baita ere. "Kultura-truke hori funtsezko osagaia izan da, eta horri esker, elkarren berri izateko aukera izan dugu. Juravva abesbatza osatzen duten kideak ongi errotuta daude Zornotzan, zornotzarrak ere badira eta gure bizilagunen jaioterria eta ohiturak gertutik ezagutzeko aukera bizitu izana aberasgarria eta garrantzitsua da", azaldu du alkate zornotzarrak.