Zornotzak Bosteko euskal arte garaikidearen erakusketa ibiltaria jasoko du

Aitor Ruiz 2024ko martxoaren 8a

Erakusketa komisariatu nahi dutenek proposamen bat aurkeztu behar dute eta izena emateko epea apirilaren 15ean amaituko da, 15:00etan.

Bosteko erakusketa ibiltaria Zornotzara urrian helduko da gutxi gorabehera. Erakusketa komisariatzeko proiektuak aurkezteko izen-ematea zabalik dago. Horretarako eskaintza artistikoa zehaztu beharko da eta hiru artisten lanak bildu beharko dira. Interesdunek marriaga@amorebieta.eus helbide elektronikora jo dezakete informazio eske. Baldintzak eta oinarriak Zornotzako Udaleko web-orrian daude ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!