Bada, datorren martxoaren 14an, eguenean, taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrenetariko bat egongo da Zornotzan. Laukotea Luis Urrengoetxea kalean zehar ibiliko da musika jotzen, 19:00etan hasita. Kontzertua Zornotzako Nañon euskara elkarteak programatu du. Gibelurdinek taldeak 2012an kaleratu zuen bere lehenengo lana. Laukoteak herri musika lantzen du, doinu irlandarrak oinarri hartuta.