SD Amorebietak Jürgen Locadia golegile herbeheretarra fitxatu du

Aitor Ruiz 2024ko mar. 6a, 12:33

Hainbat herrialdetan jokatu du eta Herbehereetako lehenengo mailako bi liga irabazia da.

Herbehereetan PSV taldean aritu zen eta bi liga irabazi zituen. Gainera, Ingalaterrako, Alemaniako, AEBetako, Irango eta Txinako maila gorenetan jokatu du eta Champions League-en eta Europa League-en ere parte hartu du. 100 gol baino gehiago sartu ditu orain arte eta SD Amorebietak azken txanpa honetan erasoa hobetzeko fitxatu du.

Une honetan, SD Amorebieta Bigarren Mailako azkenengo postuan dago, baina azken jardunaldietan itxaropenari eusteko moduko emaitzak eskuratu ditu. Lau jardunaldi daramatza galdu barik eta euretako bi irabazi ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!