Lara Izagirrek 'Zinemagintza emakumeen ikuspegitik' berbaldia eskainiko du martxoaren 12an

Anboto 2024ko mar. 5a, 10:14

Berbaldia martxoaren 12an izango da, 18:00etan, Zornoza elkartearen egoitzan (Harrison eraikina, 6).

Sociedad Artistica Cultural Zornoza elkarteak (SACZ) berbaldi bat antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Elkarteak gonbidatuta, Lara Izagirre zinegileak berbaldia eskainiko du martxoaren 12an zinemagintza emakumeen ikuspegitik aztertzeko. Izagirrek gidoilari, zuzendari eta ekoizle lanetan bizitakoak azalduko ditu.

Zornotzarrak eskarmentu handia du zinemagintzan. Nora, Un Otoño sin Berlin edo Pelikula baten bila filmak zuzentzeaz aparte, parte hartze zuzena izan du Errementari, Vitoria 3 de marzo eta 20.000 especies de abejas filmetan. Azken honetan ekoizle lanak egin zituen. Filmak hiru sari eskuratu zituen Espainiako Zinema Akademiak antolatutako Goya sariketan.

Izagirreren berbaldia martxoaren 12an izango da, Harrison eraikineko 6. zenbakian, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!