Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabalik Zornotzan

Anboto 2024ko mar. 5a, 09:36

Eskariak azaroaren 15era arte egin daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Zornotzako Udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak espaktzeko epea zabaldu du. Laguntzak baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrei zuzenduta daude, gastu espezifikoei, arruntei eta aurreikusi bako egoerei aurre egin ahal izateko. Tartean daude etxebizitzari lotutako gastuak (alokairua, kredituen interesak, elektrizitatea, ura, hondakinen kudeaketa, komunitate gastuak, funtsezko altzariak eta oinarrizko azpiegiturak konpontzea), etxeko kideek oinarrizko beharrizanak (elikadura, arropa hezkuntza, prestakuntza eta osasun arreta) eta aipaturiko elementuei loturiko zorrak.

Eskariak azaroaren 15era arte egin daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!