Plazak baino eskaera gehiago badaude, hauen zozketa martxoaren 8an egingo da. Eskatzaile bakoitzak hiru ikastaro aukeratu ditzake gehienez, lehentasuna emanda. Emaitzak interesdunei jakinaraziko zaizkie posta elektronikoz. Plaza lortu dutenek martxoaren 15a baino lehenago berretsi behar dute posta elektronikoko jarraibideak jarraituz.
Plaza hutsak itxaron zerrendan izena emanda daudenak jasoko dituzte eta martxoaren 18an jakinaraziko zaie. Martxoaren 19an berretsi beharko dute plaza. Libre gelditzen diren plazen izen-ematea martxoaren 21ean zabalduko da udalaren webgunean edo Larrea Kiroldegian.
Izena emateko hemen sartu behar da edo, bestela, Larrea Kiroldegiko harreran egin daiteke inskripzioa.