Zornotzako Udalak ekitaldi bat antolatu du udalerriko biztanleen hizkuntzetako batzuk ezagutarazi eta horiekiko sentsibilizazioa lantzeko. Ekitaldia bihar egingo dute, otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunagaz ba eginda. Zelaieta Zentroko aretoan egingo dute, 18:30ean. Bertan, hizkuntza bakoitzeko hiztunek euren ahozko aurkezpena egingo dute kanten, ipuinen, bertsoen edo ahozko beste edozein motatako adierazpenen bitartez. Entzuleek hizkuntza horien jatorria ezagutzeko aukera izango dute, idatzizko itzulpenak euskaratuta egongo dira-eta. Ekitaldiaren bukaeran luntxa egingo dute elkar gehiago ezagutzeko.