Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko Zornotzako Udalak ipuin laburren lehenengo lehiaketa antolatu du. Bi kategoria izango ditu; gazteena, 16 eta 22 urte bitartekoena eta helduena, 23 urtetik gorakoena.
Lanak originalak, argitaratu bakoak eta euskaraz idatzitakoak, batuaz edo bizkaieraz, izan behar dira eta gehienez 3.000 karaktere izan behar ditu. Ipuinak HAZen entregatu daitezke, Udalean zein Zelaietan edo Udalera bidali daitezke posta arruntez. Lanak bidaltzeko epeamuga apirilaren 8a izango da eta sari banaketa apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, izango da. Informazio gehiago hemen dago eskuragarri.