10 eta 20 urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Alexandru Ionita jipoitzeaz epaitutako sei gazteri

Anboto 2024ko ots. 13a, 16:02

Auzitegiak "hilketa saiakera" eta "talde kriminal baten parte izatea" egotzi die euretako bosti. Seigarrenari delitu horien konplize izatea egotzi diote.

Bizkaiko Auzitegiak 10 eta 20 urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Alexandru Ionitari emandako jipoiagaz epaitutako sei gazteri. Berri agentziek jasotako informazioaren arabera, auzitegiak "hilketa saiakera" eta "talde kriminal baten parte izatea" egotzi die euretariko bosti, eta delitu horien "konplize" izatea seigarrenari.

Urtarrilaren erdialdean, Bizkaiko Auzitegiak adinez nagusiak diren zazpi gazte epaitzeko prozesua hasi zuen Ionitari emandako jipoiagaz lotuta. Ebazpenak gaur irten du argitara, eta akusatuek errekurtsoa ipintzeko aukera dute. Iaz, adin txikiko zortzi gazte epaitu zituzten Ionitari emandako jipoiagaz lotuta. Euretariko seik kondenak jaso zituzten, berri agentzien arabera.

Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen akusatu guztientzat. Ionitaren familiak 30 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!